Tuesday, May 7, 2013

SARRERA

Aukeratu zure hizkuntza

   EUSKERA          ENGLISH           CASTELLANO



Kaixo! Zer moduz?Blog hau prestatu dugu  Europar hiritarra izatea zer den jakiteko. Ez da da Euroak manejatzea bakarrik.
Interesa baduzu hemen aurkituko duzu
informazioa.

Beraz, badakizu:Denok Europarentzat, Europa Denontzat!

 Hemen gure laneko sarrerak:

KARTELA

Hemen duzue Europako Herritarren eskubideetarako egindako kartela. Europako herritarrok gure eskubideotaz jabetu behar gara, horrek lagunduko digu libreagoak eta kontzientziadunagoak izaten. 
Baina eskubideak bilatu egin behar dira, ez daude erraz! 
Bilatu zure Eskubideak!

  
Gustatzen al zaizu gure Kartela?

AURKEZPENA



Hemen dituzue Europako herritarren eskubideak eta helburuen aurkezpena. Hau egin dugu ziurtatatzeko denek ulertzen dutela zeintzuk diren gure eskubideak.

  Europar Herritarren Eskubideak Aurkezpena

ESKUBIDE BERRIAK

Hemen doaz Eskubide berri batzuk.
Uste dugu europarren eskubidei gehitu behar zaiela herritarren eskubide gisa:


  • Europar gazte guztientzat beka laguntzak jasotzeko eskubidea.
  • Gidatzeko baimena lortzeko adina 16 urte izatea eskubidea.
  • Europa mailan maiatzaren 9a opor eguna izatea eskubidea.
  •  Gazte Europarrentzat dohain interrail eskubidea   
  Zure eskubideaz pentsatu, herritarra zara!

IRAGARKIA

Bideo bat egin genuen ikasleek erakusteko eskubideen Europako herritar gisa dutela batzuk. Bideoa agertzen da, hiru hizkuntza ezberdinetan Eskubide batzuk; euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gustukoa izatea espero dugu!

Egin Klik hemen eta ikusi gure airagarkia:  DENOK EUROPARENTZAT, EUROPA DENONTZAT!


ELKARRIZKETAK

Gazteei gehien kezkatzen gaituen eskubidea ikastera eta atzerrian lan egiteko aukera ematen diguna da. Gaiari buruz gehiago jakitzeko ideia ona iruditu zaigu esperientzia izan duen pertsona bateri galdetzea.
Beraz gehitu ditugun elkarrizketak Europan ikasi badugu ideia bat emango digu.
Elkarrizketa hauek edo Euskal Herrira etorri diren europarrei edo hemengoak Europara joan direnei egin diegu. Elkarrizketa guztiak grabatuak izatea nahi izan dugu, baina azkenean arazoak izan ditugu.

Bat e-mail bidez egin behar izan genuen beraz  hura idatzita daukagu. Beste bat mugikorrarekin grabatu genuen  baina, hala nola grabaketa oso txarto atera zen, beraz transkribatu eta gero beste hizkuntzetara itzuli dugu.


Hemen lehenengo elkarrizketa Niamh Irlandarrari:
  • Zergatik joan zinen atzerrira? Zer gustatu zitzaizun atzerriko herrialde horretatik?

Atzerrira joan behar izan nuen, Irlandan lanik ez zegoelako eta bizitza hobea nahi nuen nire haurrarentzat. Orain pisu txiki batean bizi gara Donostian, leku hau horren polita da... Horixe da leku honetatik gehien gustatu zitzaidana, lekua bera. Hala ere bertako jendea ere oso abegikorra izan da beti nirekin.



  • Arazorik izan al zenuen bertako hizkuntzarekin? Eroso sentitu al zinen?

Nahiko erraza egin zitzaidan egia esateko, euskaldunek oso ongi hitz egiten baitute ingelesez. Gainera zerbait ulertzen ez dudanean, lasaitasunez esplikatzen didate berriz, izan ere oraindik ezin dut euskaraz eta gaztelaniaz hitz egin, baina horretan nabil, ea laster hizkuntza hauetan mintzatzeko gai naizen.


  • Zer moduzko esperientzia izan zen atzerrikoa? Bakarrik sentitu al zinen? Zergatik?

Nire esperientzia oso positiboa izan zen nire bizi estiloa hobetzeko. Ez nintzen bakarrik sentitu egia esateko ,nire haurra nirekin baitago eta gainera bertako jendea oso lagunkoia da.




  • Zure herrira itzultzea espero duzu? Esperientzia hau gomendatuko al zenuke?

Nire herrira oporretara soilik joango naizela uste dut familia bisitatzera. Gomendatuko nuke dudarik gabe, asko lagundu dit.




Bigarren Elkarrizketa Bobbyri gure artean urte bete egin duen Ingles bati:
  • Zergatik joan zinen atzerrira? Zer gustatu zitzaizun atzerriko herrialde horretatik?
Nire bizitzan aldaketa bat behar nuelako joan nintzen, erronka berriak. Donostiarrak nirekin oso atseginak izan ziren eta beraien hondartzak eta festak maite nituen.

  • Arazorik izan al zenuen bertako hizkuntzarekin? Eroso sentitu al zinen?
Ez, euskaldunak oso onak dira ingelesez hitz egiten, hortaz, errazagoa izan zen niretzat. Pazientzia asko zuten nirekin, batez ere zerbait esaten ez nekienean. Londresen gaztelera eta euskera ikasten jarraitzen dut.

  • Zer moduzko esperientzia izan zen atzerrikoa? Bakarrik sentitu al zinen? Zergatik?
Nire esperientzia oso ona izan zen. Nire jakinduria hobetzeko. Ez nintzen bakarrik sentitu, lagun onak aurkitu nituen.

  • Itzultzea espero duzu? Esperientzia hau gomendatuko al zenuke?
Bai noski, udan itzuliko naiz. Esperientzia hau gomendatzen dut. Izugarria da.


 Hirugarrena Audio bat egin genuen erakusteko ikasleei Europako herritar gisa duten eskubideak. Audioan agertzen da Ainoari egindako elkarrizketa.

Ainoharen elkarhizketa!


Arazoak badituzu entzuteko, bajatu artxiboa "download" (patzientzia izan)
Orain zerbait gehiago dakizu Europan nola bizi diren ikastera doazenak.
Anima Zaitez!
Denok Europarentzat, Europa Denontzat!

EZAGUTU ZURE ESKUBIDEAK

Eskolan Europako Herritarren Urtea zela eta egin ditugun jarduerak:

·        Europar Herritarren Eskubideen Erakusketa

Europako Eskubide buruzko Erakusketa bat egitea ideia ederra iruditu zaigu. Horretarako marraztu ditugu kartel batzuk. Poster hoietan laburbiltzen ditugu europarrak izategatik ditugun eskubideak. Gero kartel hauekin erakusketa txiki bat antolatu da, grafikoki herritarren eskubideak argiago ikusi dezaten gure ikaskideak.

 Europar baten Hitzalditxoak
 Ikasle Irlandarrak trukaketa bisitan gure artean izan zirenean, DBHko 4. taldekoengana gonbidatu genituen. Han talde txikietan hitzalditxoak eratu zituzten, ingelesez landuz gain, aukera izan zuten irlandako bizimodu ezagutzeko eta haien eta gure hezkuntza sistemen arteko desberdintasunak ezagutzeko aukera.

 


Filme baten Fitxa
Filme bat "L'Auberge espagnol" ikustea, Bartzelonan 'Erasmus' ikasle batzuei buruz doa. Baina ez dugu bakarrik filmari buruz eztabaidatu baizik eta fitxa bat prestatu dugu ere. Honela beste edozein irakasle edo beste klasean galdetegia erabil daiteke: 3.DBHko Geografian edo 2. DBHko  Herritar Hezkuntzan mailetarako aproposa.
L'auberge espagnol